JOKO TRADIZIONALAK

Arpana | Elkarlana
Motozerra jin aitzin egurgileek oihanean egiten zuten bezala, Arpana zerra luzearen bidez egurra moztu.
Toka | Zehaztasuna
Gipuzkoan sagarno kupelen inguruan sortzen ziren desafioen gisan, metalezko pieza bat ahal bezain zehazki bota.
Boneta botatzea | Malgutasuna
Euskal buruko tradizionalaz baliatu molde akrobatikoan ahal bezain urrun botatzeko!
Aizkolariak | Erakustaldia
Baserrietan berotzeko, jateko… baitezpadakoa zen egurra aizkoraz moztu.
Zaku saltoka lasterketa | Koordinazioa
Garia edo kafea biltzeko baliatzen ziren jutezko zakuetan sarturik, ibilbide bat jauzika egin!
Esne untziak | Indarra
Behiak deitzi eta gero esnea karreatzea ahalbidetzen zuten untziak eskuz harturik eraman.
Egur pilota | Elkarlana
Baserrietan egurra metatzeko moldea oroitaraziz, egurrez kadira bat eraiki.
Lasto altxatzea | Indarra
Baserriko ganerrean lastoa biltzeko egiten zen bezala, besoen indarrez zaku bat altxatu.
Buskail biltzea | Abiadura eta estrategia
Artasoroko lerroak oroitarazten dituen ibilbide batean, kukula kentzeko jestuak errepikatuz ahal bezain fite laster egin.
Birlak | Zehaztasuna
Kultura anitzetan atzeman daitekeen birla jokoaren Lapurdiko bertsioa.
Lasto botatzea| Indarra
Ogi jotzean egiten zen bezala, sarde baten bidez lasto balota ahal bezain gora bota.
Jende proba | Elkarlana
Idiek baserriko lanetan zer pairatzen zuten ulertzeko, errota baten gainean jarririko pertsona bat edo gehiago eskuz ahal bezain urrun tiratu.
Kontrabandisatk | Abiadura eta koordinazioa
Kontrabandistek, garaian, harrapatuak ez izateko agertzen zuten finezia eta abiadura oroitzeko, zakua bizkarrean oztopoz beteriko ibilbidea egin.
Soka tira | Elkarlana
Aspaldiko klan edo tribuek egiten zuten bezala, pareko taldeak baino azkarrago tiratzen saiatu.
Orga | Indarra
besoen indarrez orga bat altxatu, baserritarrek garaiko bide lohitsuetan kokatzen zelarik egin behar zuten bezala.
Ingudea | Indarra
Baserriz baserri ibili ohi zen errementari baten gisan ingude enblematikoa altxatu.
PILOTA

Esku huska
Betiko praktikatu den oinarrizko pilota jokoa, pilota jotzeko tresna gisa esku soila baliatzen duena.
Xistera
Jatorria barazkiak biltzeko saskian duen zumezko tresnaren bidez pilota bat igorri.
Xare
Garaiko haurren irudimenetik atera zen gaztaina adar batez eta sokaz osaturiko tresnaren bidez pilota bat igorri.