Suivez-nous !
Image Alt

Elkartea

Nor gara?

GAIA, hezkuntza, kultura eta kirol izaera eta interes orokorreko onarpena duen antolakundea da. 30 urte baino gehiago dira Euskal Herrian presente dela. Publiko mota desberdinei zuzenduriko animazioen bidez, euskal tradiziozko jokoak eta pilota deskubritzeko aktibitateak burutzen ditugu. Animazio horiek forma desberdinak har ditzakete, baina guziak eginaraztearen printzipioan oinarritzen dira: gure jokoak ahal bezain bat jendek praktikatu ditzan egokituak dira.

1988

GAIA abenturaren hastapena

GAIA abentura Lucien Betbederekin (ohorezko lehendakaria) eta lagun talde batekin hasi zen, denak helburu bearen inguruan bilduz: tokiko biztanleei zein bisitariei egokituriko kirol aktibitateen bidez Euskal Herria ezagutarazi eta deskubriaraztea. Helburu hori, lurpeko eremuak espeleologiaren bidez, euskal mendia eskaladaren bidez eta mendiko txirrindularen eta ibilaldien bidez gauzatzen hasi zen. Kirola eginez inguruan duguna deskubritzeko molde berezia!

1990

lehen elkarretaratzea

GAIAk, haren taldean, Donamartiriko taldeko kide ziren herri kirol ospetsu horien praktikatzaile trebeak zituen. Praktika horri haien filosofia aplikatzea erabaki zuten: Angeluko Hardoitarrak pilota batasunarentzat joko horien inguruko lehen elkarretaratzea antolatu zuten. Memento hartan, usaian handientzako diren kirol praktika berri horrekiko gazteek agertu zuten interes berezia ikusirik, joko hauen ikuspegi hori garatzeko ideia gorpuzten hasi zen!

2005

lehen enplegatzea

Denbora luze horretan, eta dinamika eder horri esker, oinezko ibilaldien, espeleologiaren edo zikloturismoaren inguruko lanarekin segitzeko entitate berriak sortu ziren Euskal Herrian. Haurrak eta helduak helburu dituen tradiziozko jokoen eta pilotaren deskubritzearen inguruko animazioek arrakasta zuten, eta hori Fabien Mendiboure kirol hezitzailearen enplegatzearekin zehaztu zen: bien arteko historia eder baten hastapena!

2009

Elkarte proiektua

Beste belaunaldi bati eta bulego berri bati lekukoa pasatzeko tenorea heldu zen, lan ildo beretik zihoan hats berria! Elkartearen helburuak ongi zehazteko, GAIAk haren 1. TLBa (Tokiko Laguntzarako Baliabidea, fr. DLA) eskuratu eta horrekin lehen elkarte proiektua sortu zuen. Dinamika berri horrek Fabien Mendibouren denbora osoko lanpostua bermatzea eta eskola eremuan zinezko proiektu pedagogikoa garatzea ahalbidetu zuen.

2011

Ikusmolde berria

GAIA proiektua eskola zein ikusgarrien eremuetan garatzen zenez, joko horien ikusmolde berriaren inguruko hausnarketa egin zen, ahultasun egoeran zen publikoari deskubritze hori proposatzeko gisan. Bigarren TLB bati esker Europako diru laguntza eskuratu genuen eta EFSaren (Europako Funtsa Soziala, fr. FSE) eskuratzeak Christophe Barquissau 2. langilea enplegatzea ahalbidetu zigun. Proiektua sendotzen ari zen eta honen garapenerako perspektiba berriak agertu ziren!

2014

Etengabeko hazkundea

GAIAko kideei esker eta, bereziki, gurekin erregularki lan egiten duen Franck Cerramon kirol hezitzaileari esker, urte guzi horietan GAIAren aktibitatea etengabe handituz joan zen. GAIAk, publiko biziki anitzari, haur zein helduei, zuzenduriko joko desberdinen eta pilotaren praktika eta jakintza garatzen zuen, betiere eginaraztearen eta plazer hartzearen printzipioei jarraiki.

2016

Oldar berria

Mathieu Bolloquy kide berria taldean hartu genuen eta, haren esperientzia profesionala zela bide, GAIAren estrategia orokorra berrikusteko parada eman zigun, bereziki gure hezkuntza eta gizarte proiektuen ikusmolde eta balioztatzeari zegokionez. Departamenduko Kontseiluaren laguntzaren (TLB) erreberritzeak, Mathieu garapenerako arduradun bezala enplegatzeko beharra agerian utzi zuen!

2020

Gaitzeko taldea!

2 langile, bulego dinamikoa eta eskaintzen ditugun zerbitzu desberdinen komunikazio eta sustapenean 20 kide aktibo. Jitekoak diren urteetarako proiektu eta ideia andana! Segi gaitzazue eta gurekin harremanetan sartzeko dudarik ez izan!