Suivez-nous !
Image Alt

Gure zerbitzuak

GAIA

JOKO TRADIZIONALAK

Urteak dira GAIA euskal kulturaren ondaretik heldu diren joko tradizionaletan oinarrituriko animazioan berezitua dela. Joko horiek, guziak ez badira gehienak, inguruko baserritarren laguntza eta elkartasuna (fisiko eta materiala) beharresten zuten baserriko lanean dute oinarria. GAIAk espiritu biziki berezi hori aintzat harturik plantan eman du haren animazioa. GAIAk, kalitatezko materiala ekarriz, pizuari, distantziei eta goratasunari dagokionez joko guziak egokitu ditu, animazio ludiko, parte hartzaile eta dinamikoa eskaintzeko gisan. Abiadurak, zehaztasunak eta elkarlaguntzak joko guzietan arriskurik gabe aitzina egitea ahalbidetuko die parte hartzaile guziei!

formula horrek joko desberdinak giro alai, parte hartzaile eta dinamikoan praktikatzeko parada ematen die taldeei. Talde guziak deman aritzen dira joko guzietan, gure hezitzaileen begirada borondatetsu eta adeitsupean! Ez da nehor baztertzen, denak jostatzen dira.

GAIAk 3 berezitasunen inguruko erakustaldiak eskaintzen ditu (Aizkora (3 aldaera), Trontza, Lasto altxatzea), guretzat enblematikoenak eta ikusgarrienak baitira. Trontza, oihanetako lana oroitaraziz, lasto altxatzea eta haren ezkila jolearen teknika eta teknikoena eta estetikoena den aizkolari lana. Animazio hori erronkaren gehigarri gisa edo animazio soil gisa eskain genezake. GAIAren espiritua errespetatzeko, motibatuenei desafioetan parte hartzea eskainiko zaie!

Eskaintza hau taldeen eskaera desberdinei erantzuteko plantan eman dugu.
Formula honek aperitifa bat, ospakizun bat, elkarte besta bat, herriko bestak, erakusketa bat edo, sinpleki, animazio publiko soil bat animatzea ahalbidetzen du. Joko desberdinak plantan ematen ditugu, nahi duenak indibidualki entseatzeko eta, motibatuak direnak, familia, lagun edo, zergatik ez, ezezagunekin desafio bati buru egin diezaiokete.

Euskal joko tradizionalak sakonki deskubritzeko, tailer desberdinetan banaturiko saio desberdinak proposatzen ditugu. Jokoen jatorritik abiatuz eta hauen zorroztasun teknikoetatik iraganik, GAIAk CRDParen baitan zerrendatuak diren fitxa pedagogikoak landu ditu, eta horietan oinarrituz 4:30 – 6 oren arteko ikastaroak proposatzen ditugu eskolako kirol aktibitateen baitan. Ikastaro bakoitza elkarretaratze batekin bukatzen da. Proiektu horiek irakasle taldeekin elkarlanean iragatea dugu xede, baina betiere jostatuz ikasteko!

Ekimen desberdinen baitan, eskola bereko zein desberdinetako edo aisialdi zentroetako haurrak elkartzen ditugu eta lagun arteko giroan iragaten den lehian aritzen dira. Neska-mutikoz osaturiko taldeak izaten dira, 6 edo 7 jokoren inguruan aritzeko. Haur guziak jostatzen dira eta lekuan emaniko joko guzietan parte hartzen dute. Zuen xedearen arabera, elkarretaratze horrek lehiaketa forma har lezake, finitzean sailkapen bat lukeena.

GURE FORMULAK
GAIA

PILOTA

Gaur egun agertzen duen formara arribatu arte Euskal Herrian sortu eta garatu den kirola da Pilota. 15 aldaera baino gehiago barne hartzen ditu eta nagusiki Euskal Herrian jokatzen bada, Frantzian eta mundu osoan zehar ere praktikatzen dute. Kirol honen ulermen orokorra barneratu nahi bada, haren historia, pertsonaia bitxiak eta jatorrian zein praktikan konplexu bezain harrigarri diren aldaerak aztertu beharreko faktoreak dira.
Pilota deskubritzeko manera onena praktikatzea izanik ere, GAIAk dokumentu eta bideo pedagogikoak sortu ditu, molde ludiko eta interaktiboan kirol eder honi ulergarritasuna ekartzeko. Bideo horietako parte hartzaile desberdinak pilotaren munduan egiten duten lanarengatik ezagunak dira eta aitormen maila handia dute.

 

Galdeginez gero, GAIAk erakustaldi aktibitateak proposatzen ditu, ondoko bi aldaeretan: Esku Huska eta Joko Garbia. Elkarteko kide diren jokalari trebeak lagun arteko memento batean lehiatzen dira, eta Euskal Herriko tradiziozko joko hori ulertzeko manera ona da!

Lehen irakaspenerako saioetan, ez dugu kirol honen eta haren aldaera desberdinen historia sakonki aurkezteko denbora eta manerarik. Usu azaletik azaldu ohi dugu eta haren bilakaeraren etapa desberdinei hitz soilak ezar geniezazkieke.
Animazio horrek pilotaren historia iruditan ulertzeko parada ematen du, baina baita molde ludiko eta dinamikoan kirol hori sakonki deskubritzeko ere.

15 pilota aldaeretarako tresnak daude eta bakoitzak pilota desberdina du. Pilota gehienak eskuz eginikoak dira oraindik, Euskal Herrian berariazkoa eta atipikoa den trebetasun hori atxikitzen jakin duten artisauei esker. Gure xedea, animazio horren bidez jakitate hori partekatzea eta ezagutaraztea eta eskulan aktibitate berdingabea eskaintzea da. Hortik, “egile” bakoitza haren pilotarekin itzuliko da!


Aldaera desberdinen ideia orokorra barneratzeko gisan, GAIAk xarea, xistera, pala eta eskua diren 4 tresnekin lehen irakaspena ematea proposatzen du. Animazioa kirolaren praktikaren inguruan oinarrituko da, tresnak fite eskutan hatuz buruz buru edo taldetan desafiatzeko gisan, plazer eta sentsazio handienaren bila.

GURE FORMULAK
GAIA

EUSKARA LEHEN URRASTAK

Galdera lehiaketa batean oinarrituriko tresna pedagogikoari eta tresna interaktiboei esker, Europa mendebaldeko hizkuntza ez indoeuropar bakarraz zerbait ikasteko parada ematen diegu Euskal Herria bisitatzen duten haurrei. Gisa berean, Euskal Herriaren itzuli birtuala Oihanerekin egiteko eta kirol espezialitateak eta Pirinioez bi aldetako Euskal Herriaren geografia aniztasuna deskubritzeko parada ederra da saio hori.

3. mailako haurrentzat egokia den saio honetatik, haurrek gure hizkuntzaren oinarriak ukanen dituzte eta jakingo dute haien burua aurkezten. Ordu bat eta erdiko saio hau, GAIA elkarteko animatzaile euskaldun batek eramaten du.

Proiektu bat duzu? Galderak ?